Kargatzen...

Bulegoen alokairua

Modernotasuna eta iraunkortasuna laneko gune berean

DISEINATZEKO TRESNAK

TORRE IBERDROLAren konfigurazio berriarekin, zure bulegoa diseinatu dezakezu Torren, Floored by CBRE bidez.

Tresna honen bitartez konturatuko zara TORRE IBERDROLA zure helmuga dela, egiazta ezazu zure oficina modurik egokienera moldatuz. Behin erabiliz gero ez duzu beste inora joateko gogorik izango!

Ikusi zein erreza den zure TORRE IBERDROLAko gunea zure beharretara eraldatzea.

Diseinatu zure bulego

Menuan hautatu, lan egin nahi duzun lan eremua. Solairu osoa edo zati txikiago bat aukeratu dezakezu, zure beharrei hoberen egokitzen dena.

Aplikazioko bertsio hobe ezinerako Chrome-ko gaurko bertsioak, Firefox, Safari edo Microsoft Edge eduki behar dituzu.

Ezaugarri nagusiak

Bulegoak bakarrik dituen eraikina

Bilboko zona pribilegiatu batean dagoen eraikina, zerbitzu eta aukerentzat bakarrik.

5 bulegotan banandu daitezkeen solairuak

Erabilera anitzeko solairu handiak. 5 bulegora arte sor daitezke.

Sabai aizunak eta zoru teknikoa

Sistema horiei esker, gure eguneroko beharrentzat funtzionalagoak eta erosoagoak diren bulegoak sortzea ahalbidetzen dute.

2,80 metroko altuera librea

Altuera handiko lekuak, zeinak argi askoko bulego handi eta dotoreak ematen dituzten, zuzenean argi asko sartzen delako.

Hotz/bero klimatizazio malgua

Kanpoko eguraldiaren arabera, modu adimentsuan, aldatzen doan eta erosotasun handia ematen duen tenperatura-sistema malgua.

Suteak hauteman eta itzaltzeko sistemak

Suteak hauteman eta itzaltzeko segurtasun-sistema adimentsua solairu guztietan.

Tornu eta txartel bidezko sarbidea

Eraikinean sartzeko norbera identifikatzeko txartela behar da, beraz, eraikin osoan segurtasun-maila altua da.

Azken belaunaldiko 22 igogailu

Eraikin guztian igogailu berrienak ditu, zeinak zerbitzu erosoa eta azkarra ematen duten eraikineko desplazamenduetarako, eta segurtasun handienarekin.

485 aparkaleku

Zaindutako aparkaleku pribatua eraikinerako sarbide zuzenarekin, non 485 leku zabal eta eroso aurkituko ditugun Bilbo erdian.

Gune malguak behar al ditu zure enpresak?

Torre Iberdrolak Flex Spaces aurkezten dizkizu

Torre Iberdrolaren lantoki esklusiboak zure enpresaren beharrentzat diseinatuta eta egokitua hiriko finantza-ikono berrian.

Argitasun handiko azalera malguak, erregistra daitekeen sabai aizun modularra, zoru teknikoa, klimatizazio malgua, oinarrizko kable-sarea eta moketa dituen solairu bakarra.

Bakoitzaren kontsumoak eta eraikinaren guztientzako gastuak hartzen dituen errenta integralarekin. Eraikinaren ezaugarri iraunkorrei eta jatetxeei, bilera-aretoei, 24 orduko segurtasunari, ibilgailuen garbiketa ekologikoari eta abarri atera onura.

  • Egokitutako guneak
  • Alokairuaren gutxieneko azalera: 72 m2
  • Zoru teknikoa
  • Erregistra daitekeen sabai aizuna
  • Tornu eta txartel bidezko sarbidea
  • Hotz/bero klimatizazio malgua
  • Suteak hauteman eta itzaltzeko sistemak
  • 485 aparkaleku
  • Zerbitzu osagarriak maizterren eskura

Informazio gehiago nahi al duzu?

Jaitsi ezazu gure informazio-txostena eta erakin paregabe baten abantailak ezagutu.

Deskargatu txostena

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

Baimena ematen dut Torre Iberdrolaren informazio komertziala jasotzeko.

Irakurri dut eta onetsi dut Pribatutasun-politika